Nire blogari buruz

“Bidaiak egiten hasi nintzenetik, bizitako esperientziak eta ibilbide bakoitzaren xarmak nahiz gorabeherak azaltzeko idazten dut. Hasieran, zenbait hartzaile nituen, betidanik nik idatzitakoa irakurtzea gustuko izan duten adiskideak eta jarraitzaileak, alegia. Duela zenbait urtetatik, ordea, amatxorentzat baino ez dut idazten. 2012ko maiatzean hil zen, eta badakit poztasun handiz jasoko zituela nire gutunak eta ni neu ere oso pozik egongo nintzela jaso egiten zituelako. Izan ere, bera ere bidaien eta pertsonen zale amorratua zen. Horrez gain, ama moduan, semeari gertatzen zitzaion guztiaren, sentitzen nuenaren, arnasten nuen moduaren inguruko interesa zeukan beti.

Gutun hauetan, beraz, oso sentipen eta bizipen pertsonalak azaltzen ditut batzuetan, eta bisitatu dudan leku bakoitzaren ezaugarri bereizgarriekin nahasten ditut. Azken horiek interesgarriak izan daitezke zuretzat, hurrengo ibilbiderako giltzarrien bila dabilen bidaiari moduan hurbiltzen bazatzaizkit. Besteak, pertsonalak, ostera, baliteke zuretzat batere interesgarriak ez izatea ezagutzen ez banauzu. Nik, ordea, idatzi egin behar ditut, eta, hain pertsonala den foro honetan, ez ditut alde batera utzi nahi, erreportajeetan egiten dudan bezala. Adierazteko premia daukat. Amatxori azaldu behar diot, baita irakurri nahi duenari ere.

Hori dela eta, ez dizut denbora galarazi nahi, eta argi eta garbi adierazi nahi nizuke zer den txoko hau, bertan era guztietako bidaiak azaltzen ditudalako; alaben jaiotza, esaterako. Azalpen horretan, ordea, ez dago inolako daturik helmugaren batetik egindako ibilbidean lagunduko dizunik, bihotza bera helmuga ez baduzu. Bizitzako bidaiaz ari naiz, nik neuk bizi izan dudan bezala.”

041
150 150 Asier Reino

CARTA 41
FECHA: 1 enero 2004
LUGARES: EH-ESPAÑA-BRUSELAS-KENIA-TANZANIA-UGANDA-YEMEN
DESCRIPCIÓN: Esta carta la escribo el primer día del año, ya en un momento…

read more
040
150 150 Asier Reino

CARTA 40
FECHA: 4 julio 2003
LUGARES: EH-ESPAÑA-SAHARA
DESCRIPCIÓN: Esta carta la escribo desde Bilbao, trabajando ya en la ONG PTM-mundubat…

read more