Kazetari, publizitategile eta argazkilari bilbotarra hainbat eta hainbat herrialdetan egon da, bizi izan dituen errealitateen zati txikiari bere kameraren bidez argazkiak ateratzeko asmoz. Diziplina anitzekoa, bidaiei buruzko erreportajeak, salaketa soziala, musika eta publizitatea bere lanetako gai nagusiak dira. Zenbait aldizkari eta egunkaritako laguntzailea denez, GKE-etako eta elkartasunarekin zein laguntza humanitarioarekin zerikusia daukaten beste erakunde batzuetako argitalpen eta aldizkarietan erabili ohi dituzte bere argazkiak. Bere irudiak hainbat publizitate-euskarritan, liburutan eta musika-cdtan agertu dira.
Zinerako film dokumentalen zuzendaria ere bada, eta zinearen nahiz telebistaren munduarekin zerikusia daukaten beste proiektu batzuetan ere parte hartu du. Dena dela, bidaiak egitea eta testuen zein argazkien bitartez bost kontinenteetan izandako bizipenak azaltzea da bere zaletasun handiena.
Nomada da erabat, eta hamarkadak daramatza ibilbide independenteetako edo bere konfiantzapeko bidaia-agentzietako bidaiarien taldeetako gidaria izaten. Oraindik ere bere jabetzapeko Lacomuna Vertical eta Artova ekoizpen-etxeen bidez garatutako lanaren helburu den ekoizpen-eremua ezagutzea, bidaiatzea eta beste bidaiari batzuekin esperientziak partekatzea da tour leader moduan daukan motibazio handiena, besteak beste.
ABERRI
LEKU
IRUDI
Hurrengo helmugak...
EXISTITZEN EZ DIREN IRLAK
HELMUGA: TAILANDIA
MALGACHE
HELMUGA: MADAGASKAR
GORILA TREK
HELMUGA: UGANDA
YUNNAN, TXINAREN ANIZTASUNA
HELMUGA: TXINA
BORNEO
HELMUGA: INDONESIA
Bizitza osoa daramat bidaiatzen. Ez naiz helmugen bildumagilea, beste bidaiari batzuekin metatzen ditudan esperientziena baizik.
Badira urte asko ibilbideak modu independentean antolatu eta prestatzen ditudala eta, tour leader moduan, nire konfiantzapeko agentziek antolatutako bidaiak gidatzen ditudala, ezagutzen ditudan helmugetan nahiz niretzat berriak diren beste batzuetan.
Beti nago bidelagunak edukitzeko prest, baina garatzen ari den unean bertan bidaiaz gozatzeko filosofia hori partekatu behar dute benetan eta ez ondoren, etxera iritsi eta argazkiak ikusten dituztenean, alegia. Izan ere, gertatu egin zait noizbait, eta ez dut berriro halakorik jazotzerik nahi.
Harpidetu eta jakinaren gainean egongo zara: berritasunak, ibilbideak, elkarrizketak, erreportajeak, argazki-galeria berriak eta bidean bururatzen zaidan guztia.